Terapia miofasziala fisioterapia teknika bat da, sistema miofaszialean murrizketak baloratzen eta aurkitzen saiatzen dena, ondoren tratatzeko.

Sistema fasziala, giza gorputzeko muskulu, hezur, artikulazio eta egitura guztiak estaltzen eta barneratzen dituen zuntz multzo bat da (kolageno aberatsa). Fasziaren funtzio nagusien artean ehun horiek balizko inpaktu edo lesioetatik babestea dago, baita nerbio-sistema zentralari gorputzaren posizioaren, mugimenduaren eta egoera orokorraren berri ematea ere.

Noiz aplikatuko dugu?

Nerbio-sistema zentralaren eta periferikoaren disfuntzioetan.

Zirkulazio-sistemen disfuntzioetan.

ATMaren disfuntzioetan.

Kirol-lesioen errehabilitazioan. Trauma ondoko eta kirurgia ondoko errehabilitazioetan.