Ariketa terapeutikoak gorputzeko gaitzak zuzentzen, sintomak arintzen, lesioak sendatzen eta osasun fisikoaren narriadura geldiarazten laguntzen duten ariketa eta tratamendua dira.

Jarduera horiek fisioterapeuta batek agindu behar ditu, eta maila globaleko ariketak nahiz gorputzeko atal desberdinetakoak izan daitezke, paziente bakoitzaren egoera fisikoaren eta beharren arabera.

Ariketa terapeutikoaren helburuak:

Ariketa terapeutikoko errutinaren helburu nagusia gorputz-mugimenduen, patroien, jarreren eta jarduera fisikoen maila optimoa lortzea da. Zehazki, honako helburu hauekin diseinatzen dira ariketak:

  • Pazientearen funtzio fisikoa berreskuratzea edo hobetzea.
  • Funtzionaltasunaren galera saihestea.
  • Gaitasun funtzionalak berreskuratzea.
  • Motrizitatearen hobekuntza.
  • Forma fisikoari eusten eta osasun-egoera orokor hobea izaten laguntzea.
  • Ariketa terapeutikoaren onura nagusiak:
  • Ariketa terapeutikoaren onurak pazienteen errehabilitazioan ikusteaz gain, egoera fisiko orokorra hobetzeko aliatu handia ere bada
  • Hauek dira praktika horren onura nagusiak:
  • Lesioaren errekuperazioa arintzea.
  • Mugikortasuna eta oreka hobetzea.
  • Lesioen prebentzioa.
  • Giharretako eta artikulazioetako mina murrizten edo ezabatzen du.
  • Zahartzearekin edo osasun egoera zehatzekin (haurdunaldia, erditu ostekoa, etab.) lotutako arazo fisikoak murrizten eta prebenitzen ditu.
  • Kirurgia saihets dezake askotan, edo kirurgia osteko errekuperazio azkarragoa eta eraginkorragoa egiten laguntzen du.
  • Postura ohitura onak hartzen laguntzen du.
  • Estresa, depresioa eta nekea gutxitzen laguntzen du.
  • Arnas ahalmena lantzen eta hobetzen du. Loaren kalitatea hobetzen du.