Kirol Fisioterapia
Kirol Fisioterapia fisioterapiaren espezialitate ugarietako bat da, zeinaren bidez kirolari amateurren eta profesionalen errehabilitazioa, arreta eta prebentzioa bilatzen diren. Horretaz gain, jarduera fisikoa egiten duten eta modu seguruan egin nahi duten pazienteei jarraibide egokiak ematean datza.
Helburuak:
- Errekuperazio denboraren murrizketa.
- Gorputza entrenamendura egokitzea.
- Egoeraren ebaluaketa.
- Lesioen prebentzioa.
- Bizi-kalitetarean hobekuntza.
Fisioterapia onkologikoa
Fisioterapia onkologikoaren helburu nagusia pazienteen bizi-kalitatea hobetzea eta ahalik eta funtzionaltasun handiena lortzea da. Zainketa aringarrien fasean dauden pazienteen kasuan, erosotasuna ematea eta pazienteak ahalik eta bizi kalitate handiena izatea bilatzen da.
Fisioterapiaren onkologikoan lortzen diren onuren artean hurrengoak daude:
- Sistema muskulueskeletikoaren narriadura prebenitzea, pazientearen mugikortasuna eta funtzionaltasuna hobetuz.
- Pazientearen bizi-kalitatea hobetzea eta eguneroko bizitzako jardueretara itzultzea.
- Erabilitako tratamenduaren albo ondorioak gutxitzea. Egonkortasun emozionala hobetzea.
Fisioterapia geriatrikoa
Fisioterapia geriatrikoa adinekoen beharretara egokitutako neurriak eta teknikak baliatzen dituen fisioterapiaren adarra da. Horretarako, pazientearen egoerari buruzko ebaluaketa sakona egiten da eta haien ezaugarri eta beharretara bideratutako tratamendua proposatzen da. Prozesu hau bereziki garrantzitsua da zahartzaro osasuntsuagoa lortu ahal izateko.
Fisioterapia neurologikoa
Fisioterapia neurologikoa edo neuroerrehabilitazioa, nerbio sistema zentralaren edo periferikoaren lesioak eragindako kalteak edo sintomak tratatzen dituen fisioterapiaren adarra da.
Errehabilitazio neurologikoak neuroplastikotasuna estimulatzen du, hau da, nerbio sistemako zelulek egoera patologiko baten ondoren morfologikoki eta funtzionalki birsortzeko duten gaitasuna estimulatzen du, eskari funtzionalari egokitutako erantzuna landuz. Terapia horren helburua, beraz, neuroplastikotasunaren eragina eta berrantolaketa funtzional kortikala maximizatzea izango da. Berrantolaketa kortikal hori gerta dadin, beharrezkoa da burmuineko egiturazko aldaketak baldintzatuko dituzten berariazko zeregin motorrak ikastea, eskuratzea eta atxikitzea. Lehen mailako edo bigarren mailako mugimendu eremuen parte-hartzearen bidez lortzen da, edo ispilu neuronen sistema aktibatzen duten sareen bidez (ekintza bat ikusten eta gauzatzen denean aktibatzeko ahalmena dute, eta hautemandako ekintzari dagokion jarduera neural bera erreproduzitzeko gai dira, baina ekintza bera burutu gabe, hau da, ekintzaren irudikapen mentala egiten dute).
Fisioterapia traumatologikoa
Fisioterapia traumatologikoa fisioterapiaren barruan espezializatutako eremua da, eta lesio muskulu-eskeletikoen ebaluazioan, diagnostikoan eta tratamenduan oinarritzen da. Artikulazioetan, muskuluetan, hezurretan, ehun bigunetan eta/edo nerbioetako ehunetan gertatzen ohi dira.
Traumatologia fisioterapian garatu zen lehen eremuetako bat izan zen, eta gero eta nabarmenagoa da pazientearen errehabilitaziorako duen garrantzia dela eta.
Indikazioak:
- Lotailuetako eta kartilagoetako lesioak (zaintiratuak, hausturak…)
- Giharretako lesioak
- Luxazioak
- Hausturak
- Artikulazioen endekapena (artritisa, artrosia)
- Bizkarrezurreko patologiak
- Kirurgia behar duten lesioak (ebakuntza aurrekoa eta ondorengoa)
- Helburuak:
- Lesioa sendatzeko prozesua optimizatzea
- Mina gutxitzea
- Hantura murriztea
- Mugikortasuna berreskuratzea
- Indarra irabaztea
- Funtzionaltasunaren berreskuratzea
- Pazientearen autonomia handitzea
Gaixoberritzeak prebenitzea
Fisioterapia erreumatologikoa, gaixotasun erreumatologikoei fisioterapiako teknikak aplikatzean datza. Gaixotasun erreumatologikoak gaixotasun autoimmuneak dira, artikulazioetan, muskuluetan, tendoietan edo lotailuetan hantura eragiten dutenak. Afekzio horien arrazoiak ezezagunak izaten dira, baina faktore hereditarioak arruntak izan daitezke. Fisioterapeuta erreumatologikoek esperientzia dute edozein afekzio erreumatologikori lotutako sintoma ugariren ebaluazioan eta tratamenduan.
Garezur-masailetako disfuntzioetako edo ATMko tratamendua
Giltzadura tenporomandibularraren disfuntziorako (ATM) tratamendua aldatu egiten da sintomen larritasunaren eta azpian dagoen kausaren arabera. Oro har, mina arintzea, masailezurraren funtzio normala lehengoratzea eta artikulazioak etorkizunean izan ditzakeen kalteak prebenitzea bilatzen da. ATMaren disfuntziorako terapiak honako hauek dira: terapia fisikoa, masailezurreko muskuluak indartzeko eta luzatzeko ariketekin, erlaxatzeko eta masajeak emateko teknikekin, eta hozkada zuzentzeko eta hortzen karraskatzea edo estutzea murrizteko neurrira diseinatutako deskarga-ferulen erabilerarekin (bruxismoa).