Elektrolisi Perkutaneoa Intratisularra (EPI ®) fisioterapia inbaditzaileko teknika bat da. Akupuntura-orratz baten bidez korronte galbaniko ekogidatua aplikatzean datza. Akupuntura-orratz horrek hantura prozesu lokala sortzen du, eta fagozitosia eta kaltetutako ehun bigunaren konponketa ahalbidetzen ditu (tendoia, lotailua, muskulua, etab.). Korronte elektriko galbanikoa eta orratzaren estimulu mekanikoa bera, fisioterapiaren eremu terapeutikoaren berezko eragile fisikoak dira.